Donostiarrek, armada atzerritarren bat hirian sartzen zitzaienean ezustekoz, Urgull mendian babestu zezaketen euren burua. Baina, hiriak berak harresi batzuk zituen hiriaren sarreran (orain Boulevarra den inguruan). 1813ko sutea gertatu ondoren, harresiak zeharo hondatuta gelditu ziren eta hiria berreraikitzen hasi zirenean, harresiak mantentzea erabaki zuten.
Hala ere, 1863an harresiak behera botatzea erabaki zuten, hiriaren onerako zelakoan.
90. hamarkadan Boulevardeko parkingaren obrak hasi zituztenean, harresi zati batzuk aurkitu zituzten eta hauek babestea erabaki zuten. Horregatik dira gaur egun ikusgarriak harresi hauek parkingeko lehen solairuan.